Arval anaiak

Arval anaiak edo Arvalak (latinez Fratres Arvales), antzinako Erromako hamabi kideko apaiz elkargo bat osatzen zuten eta, Varronen arabera, soroen emankortasunaren truke sakrifizio publikoak eskaintzen zituzten, Dea Dia jainkosaren, nekazaritza eta uztak babesten zituen jainkosa erromatar arkaikoaren, alde. Inskripzioetan kopurua aldatu egiten da, baina inoiz ez da bederatzi baino gehiagokoa, nahiz eta, elezaharraren eta uste orokorraren arabera, hamabi izan[1].

Etimologikoki, «arval» hitza "lur landua" esan nahi duen arvum edo aruum hitzetik eratorria da[2]. Haien gurtza beren erritualen idazkunetatik ezagutzen da.

  1. «A Dictionary of Greek and Roman Antiquities (1890), ABACTO´RES , ARMILLA , ARVA´LES FRATRES» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  2. «Varro: Lingua Latina V, 15» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search